







Sinopsia.
ERREKA ONDOAN, BI GEZUR dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da.
Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik. Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Emanaldian, fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak daude, egungo narratibak edo ‘egiak’ fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik. Lanak transformazio bidai batean barneratzen gaitu.
Mari Zaunkaren iraupen luzeko lehen obra honek dantza, ahotsa eta testua uztartzen ditu.
Sortzaile eta dantzariak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
Musikaria: Luz Gonzalez
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Jantziak: Valentina Azzati eta Lurdes Arruti
Kanpo begirada: Maria Ibarretxe, Ainara Gurrutxaga eta Marti Güell
Argazkilari eta bideogilea: Aitor Arruti
Iraupena: 50 min
Babesa: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Dantzagunea, Hernaniko Udala eta La Turbo Barcelona
Estreinaldia: 2023.04.20 – Biteri Kultur Etxea, Hernani
Modalitatea: dantza garaikidea eta antzerki fisikoa
*RED VASCA DE TEATROS – SAREA ZIRKUITUAN GOMENDATUTAKO PIEZA