Leiho zikin, zeru garbi - Proiektuak - Oihana Vesga

Mari Zaunka Leiho zikin, zeru garbi

2020

Sinopsia.

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora. Batik bat emakumea objetu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartzen da.

Dantzari eta sortzaileak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Jantziak: Lurdes Arruti
Kanpo begirada: Maria Ibarretxe eta Ibon Salvador
Argazkiak: Etanowski

Iraupena: 22 min
Babesa: Gipuzkoako Dantzagunea, BAD Festival Bilbao, Artistas en Residencia Bilbaoeszena, NunArt Barcelona
Estreinaldia: 2020.10.18 Bilboko BAD Jaialdia