Bragas y Celine - Proiektuak - Oihana Vesga

Bragas y Celine / Altzoan esaten dit

2021

Sinopsia.

BRAGAS Y CELINE / ALTZOAN ESATEN DIT dantza garaikidea oinarri duen bakarkako lana da. Sormen prozesua galdera zehatz batetik abiatzen da; zer esan nahi du emakume izanik akzioaren edo ekintzaren subjektua izatea, maiz objektu gisa errepresentatzen gaituen gizartean?

Pieza honetan emakumea subjektu egiten duen, desira propioak dituen indibiduo gisa uztartzen da. Dantzan, gorputza, materia eta lanketarako objektu izatetik harago, indibiduoaren subjektibitatea azaleratzeko bide gisa eskeintzen da.

Ahotsaren lanketa eta bertan eragiten den plazerra ere ezinbesteko elementua da lan honetan.

Sortzaile eta interpretea: Oihana Vesga
Jantzitegia: Xabier Mujika
Argiztapena: Javier Andraka
Argazkiak: Yone Estivariz
Bideoa: Marian Gerrikabetia
Kanpo begirada: Maria Ibarretxe eta Ibon Salvador

Iraupena: 22 min
Babesa: ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea, Artium Museoa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Dantzagunea
Estreinaldia: 2021ko urria, Artium Museoa – Gasteiz